Elhuyar Zientzia
XXIX. denboraldiaren 42. saioa. Azken saio hau, Eredu Estandarrarekin irekin dugu, eta muoi g-2 partikulen esperimentu batek eragin duen krisiarekin. Kolokan al dago Eredu Estandarra? Dirudienez, kontua ez da hain larria. Gero bi gai jorratu ditugu. Batetik Paper Eskolako Mentxu Aiertzak ekarri digu esparatraputik papera egiteko proiektuaren berri. Eta bukatzeko, BRTAko Garbiñe Manterola, Tecnaliako Garbiñe Atxaga eta Teknikerreko Iban Arriola iza dira gurekin, Euskadiko industriak espaziorako proiektuetan nola hartu duen parte aztertzeko. Proiektu asko dira, eta onurak ez dira espaziorako...
info_outlineElhuyar Zientzia
V. denboraldiako 42. saioa. Azkena. Bi gai ekarri ditugu prpogramara. Batetik, nekazaritza ekologikoak hegaztietan duen eraginaz hitz egin dugu, Ekolurra-ENEEK-eko Xabier Lejarzegirekin eta Bird Centerreko Edorta Unamunorekin. Bestetik, Euskelec lasterketaz hitz egin digu Tknika-ko Gaizka Lazarobasterrekin. Auto elektrikoen lasterketa bat da, baina hezkuntzara bideratuta, ikasleek ikasturte osoan egindako diseinu eta antolaketa batean oinarrituta.
info_outlineElhuyar Zientzia
XXIX. denboraldiaren 41. saioa. Ordenagailu kuantikoa Donostian; IBMk Quantum System Two instalatuko du 2025ean, albiste ona da baina ez oso ondo komunikatuta. Gero, kriminalistikari buruzko saio bat egin dugu Josu Lopez Gazpio dibulgatzailearekin: Harold Frederick Shipman, historiako serieko hiltzailerik emakorrenaren istorioa.
info_outlineElhuyar Zientzia
V. denboraldiaren 41. saioa: hasieran, historian izan den pertsonarik azkarrenaz eta T8z hitz egin dugu, Australiako antzinako ehiztari baten aztarnei buruz. Korrikalari bat. Gero, Arantza Aldezabal Roteta eta Amaia Alberdi Elola izan ditugu gurekin. Biak biologoak, hura EHUkoa eta hau ikerketatik lehen sektorera salto egindakoa da. Nekazaritzak eta abeltzaintzak lurzoruarekin duen harremanaz hitz egin dugu, bi ikuspuntutatik: ikuspuntu akademikotik eta nekazarien eta artzainen ikuspuntutik.
info_outlineElhuyar Zientzia
XXIX. denboraldiaren 40. saioa: Asier Sarasua Aranberri biologoarekin izan gara, txoriak.eus weborriko sortzailea, Itsas Enara elkartearen eta Euskal Batzorde Ornitologikoaren kidea. Hain zuzen ere, azken horrekin aritu da Euskal Herrikoak ez diren espezieen izen arrunten proposamen bat lantzen. Horretaz hitz egin dugu. Zein da irizpide egokiena espezie bati izen arrunta jartzeko, tradizioak ez badu ematen biderik? Gainera, Lorena Egidazu Ormazabal matematikariarekin izan gara, Gure kooperatibako fundatzaileetako bat. Diskalkuliaz hitz egin digu, dislexiaren pareko arazo bat, baina...
info_outlineElhuyar Zientzia
V. denboraldiaren 40. saioa: saioa ireki dugu ibaiak iraulzearen ideiarekin; Chiacgo ibaiaren kasuan gauzatu zuten eta Siberiako ibai baten kasuan, laku erradioaktibo bat sortu zuten. Gero, mahastiez eta ingurumenaz hitz egin dugu. AZTIko Maite Cidad eta Neikerreko Ana Aizpurua ikertzaileek hitz egin digute txankolindegi baten jardueraz eta Bastidako mahasti baten arriskuez, hurrenez hurren. Saio bukatzeko, ozeanoak iuntzen ari direla kontatu dugu, eta nolakoak diren koalen hatsa eta usaina.
info_outlineElhuyar Zientzia
XXIX. denboraldiaren 39. saioa: Elhuyarko bi proiektu. Batetik, Bizilabe ezagutu dugu. Gazteek aisialdian zientziarekin kontaktuan egoteko aukera paregabe bat. Bost herritan, gasteek zientziako tailerrak, esperimentuak eta proiektu jarraituak egiteko aukera dute. Guk, Bizilabe gertutik ezagutzeko Saioa Aranbururekin hitz egin dugu, jardunaldi horiek gidatzen dituzten adituetako batekin. 2017an martxan jarritako proiektua da, eta dagoeneko ireki da hurrengo ikasturtean parte hartu nahi dutenentzako matrikulazio-epea. Bestetik, Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia argitaratu da, eta...
info_outlineElhuyar Zientzia
V. denboradliaren 39. saioa: abiatu gara Goi Paleolitoko migrazioen azken ikerketa baten berri ematen, besteak beste, EHUko Alvaro Arrizabalagak egin duena. Gero, auditoria energetikoak ezagutu ditugu Goienereko Oier Etxebarriaren eskutik. Batetik, gure etxea edo beste edozein eraikinak energia kudeatzeko modu optimoa helburu duen diagnostiko bat da. Bestetik, bertan bizi garenon bizimodua eraginkortasun energetikoa lortzeko bideak identifikatzeko balio du. Eta saioa bukatzeko sodiozko bateriei buruz hitz egin dugu, litioa erabiltzearen arazoei aurre egiteko ordezko aukera bat direlako....
info_outlineElhuyar Zientzia
XXIX. denboraldiaren 38. asioa: dimentsioei buruzko saio berezia. Zergatik den denbora laugarren dimentsioa, nola lortzen den zineman 3Dko sentsazioa, audioaren 8D sistema, soken teoriak proposatutako 26 dimentsioen teoria... eta elkarrizketa bat egin dugu Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno biologoarekin, hegaztien ikusmenari buruz. Hegazti batzuen ikusmen panoramikotik, harraparien 3D-ko ikusmenera arte.
info_outlineElhuyar Zientzia
XXIX. denboradliaren 37. saioa. Gaur aldi berean Bilbon izango diren bi ekitaldiri buruz aritu gara. Batetik, Ikergazte kongresua, bi urtean behin antolatzen den ikertzaile gazte euskaldunen kongresua. Ainhoa Latatu UEUko langileak kontatu digu zer izango den bertan. Eta, bestetik, Elhuyar Zientzia Azoka ospatuko da Bilbon, ikasturte osoan gazteek landutako ikerketa proiektuen erakustaldia Bilboko kaleetan. Elhuyarko Danel Solabarrieta antolatzaileak hitz egin digu aurtengo edizioen berrikuntzei buruz.
info_outlineV. denboraldiaren 36. saioa: San Isidro egunaren bueltan gaude, abeltzainen eguna. Horren aitzakian, Asier Albite Arregiren bisita izan dugu, abeltzaina izateaz gain, eta Albaikide enpresako albaitaria. Baserriko abereen albaitariaren bizimodu modernoaz hitz egin digu. Sektorea gainbeheran dago, bai baserriko albaitarien aldetik bai eta abeltzainen aldetik. Eta horrez gain, lan bokazional eta gogor horretan, profesionalen bizitza pertsonala ez da zaintzen erraza. Horretaz guztiaz hitz egin digu Albitek, bai eta albaitari baten lana nolakoa den gaur egun.